logoa Ulacia Bidaiak s.l. · Autobusak eta mikrobusak Gipuzkoa
Hasiera
Web Mapa
Kontaktua
CastellanoEnglishEuskara
Inprimatu
Aurkezpena


Ongi etorri Ulacia Bidaiak-en webgunera.

Ulaciarekin gertuago izango duzu edozein hiri, bidaiarien garraiolaritza da gure pasioa, helbideak bete eta pertsonak lotuz. Zure bidea seguru, eroso eta arduraz egiten dugu.

Gaur egun,bezero ororen beharrizanetara egokitzen den flota dute,neurrira antolaturiko zerbitzua eskeiniz, 24 ordutako arreta emanez,profesional talde adituarekin eta 18tik  88 eserlekurarteko autobusekin. Bezeroaren erosotasun eta segurtasunaz arduratzen da eta honen beharrizanak asetzea du helburu.
Honez gain, bere tailerra eta tailerreko materialez hornituriko ibilgailua ditu. Ezarritako datetan mantenu azterketa zehatzak egiten dizkie autobusei. Prebentzio lan hauekin, ez da ustekaberik egongo bidaian, eta egongo balitz erantzun azkarra izango luke.


Helburu hauek lortzeko kontuan hartu beharreko ezaugarri batzuk ditu:
 


KALITATEA
ISO 9001 arautegiari jarraituz KALITATEZKO SISTEMA ezarria (BVQI-k ziurtatua dauka) 2004tik
.
::: KALITATE POLITIKA INTERESA DUTEN GUZTIEN ESKURA EGONGO DA :::

 

 

KONPROMISOA KALITATE TURISTIKOAREKIN 
Euren enpresetan jardunbide egokien eskuliburua ezarri duten zerbitzu turistikoei dagokien ezaugarria da, enpresetako barne kudeaketaren etengabeko hobekuntzan jarraitzeko eta bezeroen asebetetze eta leialtasuna bilatzeko hartutako konpromisoaren adierazgarri
.


·············································································································


BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIA
Euskararen normalizaziorako urratsak egiteagatik.

 

·············································································································

 + INGURUGIROARI ONURA
Ulaciak Europear legediari jarraituz eta ingurugiroari eragindako kalteak murriztu nahian ibilgailu berriez jabetzen ari da (EURO 5) ondorio txikiagoak eragin ditzan.

EEV (Enhaced Enviromentally Friendly Vehicle) izaerako autobusak ere baditu flotan, hauek EURO 5 araua gainditzen dute, honela ingurugiroari ahalik eta kalte gutxien eginaz.



2016tik Ulaciak emisio gutxieneko autobusak ditu, Euro 6 arauan egokituz.


·············································································································

R66.01 ARAUA BETETZEN DUTEN AUTOBUSAK
Ulacia grupo osatzen duen flotaren herenak, R66.01 araua betetzen dute.Arau honek bidaiarien segurtasuna areagotzen du.


·············································································································

SEGURTASUN-UHALAK
Gure ibilgailuen %100 segurtasun uhalekin horniturik dago eserleku guztietan. Honek bidaiariaren segurtasuna hobetuko duelarik.


·············································································································

EZINTASUN FISIKOAK DITUZTENENTZAT EGOKITUTAKO AUTOBUSAK
Autobus egokitu aukera zabala du Ulaciak, konbinazio ezberdinak eginez, gehienez 7 gurpil ahulki eraman ditzakelarik.

·············································································································

SEGURTASUN BALIABIDEAK
Ulaciak, bere bezeroen segurtasuna bermatzeko, teknologia aurreratuenak dituzten autobusak ditu.

Jakina da ABS, ESP eta ASR segurtasun sistemak instalatuta zituztela orain arteko autobusek
ULACIA urrats bat aurrerago doa, ibilgailu flota etengabe berrituaz, gaur egun dauden segurtasun teknologia berrienak ezarri ditu.

LDW:  Nahi gabeko errei aldaketa ohartarazten duen sistema. Keinukaririk eman gabe erreiez aldatuz gero, gidariaren eserlekuak bibratuko luke, gidariari ohartaraziz.

ACC: Abiadura egokitzen duen programatzailea. Aurreko ibilgailuarekiko distantzia bat programatu daiteke. Honela, distantzia mantentzeko, aurreko ibilgailuak balaztatzean autobusak ere balaztatu egingo luke.

AEB: Larrialdietako balaztatze sistema. Autobusak aurrekaldean duen radar bati esker, aurreko ibilgailuarekin talka arriskua nabaritzen duenean, autobusa automatikoki balaztatzen du.


·············································································································


Historia
Kirolarekin bat
Ulacia Konponketa

S04 Basic
2012 © Copyright Ulacia Bidaiak s.l. Eskubide guztiak babestuak. info@autocares-ulacia.com · diseinua: viskwit · Legezko Oharra +34 943 834 437